XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gantxo Pantzak.

Baña azkenean... ¡yakina!... Jainkoak Berak.

Zori ona, suerte ona, bere eskuan dauko Berak, eta eztauko tranparik egin bearrik yokoa irabazteko.

MAIKOA EZTA NAIKOA

Gitxitan izaten da maikoa naikoa, bear dan baño lagun geyago maira batuten badira.

Ta aorretxegaitik edo, Madrilgo Frontoi nagusian yana ta lana don Kitotek eta Gantxo Pantzak euki dabenean, yanera baño lanera lagun geyago batu dira.

Don Kitoten ta Gantxo Pantzan lana berba egitea izan da.

Ta yanera eldu eztirean lagunena, euron berbea entzutea ta... eurok zer yan daben ta eurok diñoen berbeaz zer esan gura daben yakin barik be... txaloak yotea.

Baña bide okerretik gabiltz gu be, aurki, ordu onetan, gura eztogula bada bere.

MAIKOA EZTA NAIKOA or goyan esan dogunean, agirakalditxu bat geure irarkola-langilleai egitea izan da gure asmoa.

Ta ¡ia... egiten deutsegun polito polito!.